Hirugarren gelditu da Carlota Ziganda ultzamarra Saudi Arabiako txapelketan

Amezti.eus 2021ko aza. 9a, 12:26

Emakumeen Europako zirkuituko parte den Saudi Arabiako nazioarteko golf txapelketan hirugaren postua eskuratu berri du Carlota Ziganda Larraintzarko golfariak. Zeelanda Berriko Lydia Ko. izan da torneoko garaile.

Sailkapeneko goi postuetan lehiatu du ultzamarrak asteburuan, eta azkenean, 68 kolpekoo txartelarekin amaitu du txapelketa. Guztira 275 kolperekin bukatu du torneoa, Erresuma Batuko Alice Hewson jokalariarekin berdinduta.

Mundu mailako golf txapelketetan asko nabarmendu da azken urteotan kirolari ultzamarra, eta asteburuko hirugarren postuarekin, maila bikainean ari dela erakutsi du beste behin.