Gurean Imotzen, Basaburuan eta Atetzen izan da Azoka Ibiltaria. Imotzen Latasan egin zuten hitzordua, uztailaren 4an, eta bertako eta Mendialdeko eskualde zabaleko artisauak eta ekoizleak bildu zituen. Gauza bera ondoren Berueten (Basaburua), uztailaren 25ean; eta, Beuntzan (Atetzen), irailaren 18an.
Tartean, pasa den urtean bezala, Araitzen, Aldatzen, Areson, Leitzan, Goizuetan, Larraun eta, azkena, atzo, Lekunberrin izan da. Guztira bederatzi azoka jarri dira aurten, pasa den urtean baina hiru gehiago.
Bigarren edizio honetan, Habelarte, Mendialdeko baserritarren elkartea, aurkeztu dute. Bi urteko prozesua izan da gutxi gorabehera, eta bukatuta jaio berri da elkartea.