Elkarrizketa

Larunbatean Arrosa Topaketak eginen dira Iurretan

Amezti.eus 2021ko aza. 4a, 10:35

Euskal Herriko irrati euskaldunen sarea da Arrosa, eta Esan Erran ere sarekidea da duela zenbait urtetik. Larunbat honetan, topaketak eginen ditugu sareko irrati kide guztien artean. Iurretan izanen da hitzordua, eta egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Iraitz Gesalaga Arrosa sareko koordinatzailearekin hitz egin dugu gaurko saioan, larunbateko planaren eta egitarauaren inguruan xehetasun gehiago jasotzeko.

Sarearen 20. urteurrenarekin kointziditu dute, gainera, aurtengo topaketek. Goizean irratigintzarekin lotutako hitzaldiak eta tailerrak izanen dira, eta arratsaldearen sarearen historiari buruzko dokumentala estreinatuko da. Bazkaria, irrati nobela kolektiboa, kontzertuak... ikasteko eta gozatzeko aukera ederra izanen dugu larunbatean Iurretan!