Peio Etxeberria, Lau t'erdiko finaletik kanpo

Amezti.eus 2021ko urr. 31a, 11:35
Peio Etxeberria eta Danel Elezkano, 2019an

22 eta 8 galdu zuen Lasoren kontra, Lau t'erdiko finalaurrekoan Labriten, atzo. Bareak hartu zion, gero azaldu zuenez, eta ezin izan zion buelta eman.

Pilotari zenoztarrak indartsu hasi zuen eta lehenengo bost tantoak jarraian egin zituen. Baina gogor hasteak garesti ordaindu zuen, bareak hartu zion eta hortik aurrera ezer gutxi egin ahal izan zuen Unai Lasoren kontra. Fisikoki ezin izan zuen hasieran, eta gero horrek psikologikoki ere eragin zion. Bukaeran tantoren bat egitea lortu zuen, baina beranduegi zen markagailuari buelta emateko.

 

Peio Etxeberriaren lehenengo finalaurreko handia izan zen, lau t'erdiko lehenengoa. Eta, nahiz eta ezin izan duen ametsa bete, pozik agertu da egindako txapelketarekin: “Pena bat izan da Labrit bezalako frontoian eta aukera honekin dena eman ezin ahal izatea, baina hau horrelakoa da, batak edo besteak irabazi edo galdu behar du, Laso zoriontzea besterik ez dago, eta etorriko diren hitzorduetan pentsatu behar dut orain. Finalean ez sartzearen penarekin gelditzen naiz, beti eman behar delako pixka bat gehiago finalera sartzeko, baina lanean jarraituko dugu, jarrera onarekin”.