Aranzadi zientzia elkarteko hiru kideren laguntza izan dute azken irteraldian. Atzo bertan izan zen, eta, besteak beste, Auza aldean izan ziren bertako ur putzu artifizial batean. Insektoak eta igel txikiak ikusi zituzten, adibidez.
Ondoren, basoko zuhaitz ezberdinak ere aztertu zituzten.
Txango honetan Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleak eta DBHko lehenengo mailako ikasleak izan ziren. Baina urria osoan zehar egin dituzte hainbat ekintza, maila guztietako ikasleekin. Urriaren 23an, adibidez, Belateko zohikaztegira egin zuten txangoa ikastetxeko familiek, Garrapok gidatua, bertako ekosistema ezagutzeko.
Izan ere, aurtengo protagonista ura dute Sustraiak proiektuan. Hortaz, ur ekosistemak, arazketa sistemak, herrien hornidura, ibaiak eta abar landuko dituzte.