AEK-ko euskara klaseen ordutegia, gure eskualdean

Amezti.eus 2021ko urr. 29a, 12:08

AEK-k euskara klaseak eskaintzen ditu Anuen, Atetzen eta Ultzaman, eta hemen duzue dagoeneko finkatu dituzten ordutegiak.

Maila guztietako euskara klaseak eskaintzen ditu AEK-k, Ultzaman Larraintzarren ematen dituzte klaseak; Anuen, Olaguen; eta, Atetzen, Eritzen.

Ohar bitartez bidali dizkigute ordutegiak, dagoeneko finkatu baitituzte maila guztietan. Eta, gogorarazi nahi dute oraindik ere garaiz zaudela izena emateko.