Beste toki batzuen artean Manilaseko Payatas zabortegira eraman gaitu Patxi Irurtzunek, munduko zabortegirik handienetarikora. Manilan izan zen Patxi 2002an literatur sari bati esker, eta oztopoak oztopo, zabortegian sartzea lortu zuen. Esperientzia kontatuz "Atrapados en el paraíso" eleberria argitaratu zuen 2004an.