Andoni Gaskue kontratatu du Aspek

Amezti.eus 2021ko urr. 28a, 11:50
Andoni Gaskue eta Ander Murua urrea ospatzen

Asteartean enpresarekin proba egin eta atzo bi urteko kontratua sinatu zuen. Azaroaren 5ean debutatuko du Larraintzarren.

Sorpresaz eta ilusioz jaso zuen berria. Izan ere, martxotik irailera bitartean lesionatuta egon zen. Osatu eta munduko sub-23 txapelketa jokatu zuen pasa den astean, urrea lortu eta berehala Aspe enpresaren deia jaso zuen. Asteartean proba egin eta asteazkenean sinatu zuen kontratua, bi urterako.

Aspeko webgunean irakurri ahal izan dugun bezala, "egunero-egunero hobetzen" joan nahi du hurrengo bi urte hauetan, eta hurrengo ostiraleko debutan disfrutatu, "amets bat bete dut" adierazi du atzelari ultzamarrak.

Bere herrian bertan, Larraintzarren, izanen da debut hori azaroaren 5ean. Partida ederra izanen da, nahiz eta oraindik ez daki zein izanen du bikotekide, baina Altuna edo Ezkurdia izango du aurrelari, beraz, primerako kidea. Aurkariak Elezkano II eta Tolosa izanen ditu. Gaueko 22:00etan izanen da, Larraintzarren, hurrengo ostiralean.

Maila ederrean da pilota Ultzaman, gogoratuko duzuenez, larunbat honetan baitu Peio Etxeberria zenoztarrak lau t'erdiko finalaurrekoa Labriten, Unai Lasoren kontra. Lehenengo aldia da lau t'erdiko finalaurrekora sartzen dela, ea finalean ere ikusteko aukerarik dugun!