Elkarrizketa

Abian da Errigoraren udazkeneko kanpaina

Amezti.eus 2021ko urr. 25a, 12:46

Udazkenero bezala, martxan da honezkero Errigoraren aurtengo Euskarari Puzka kanpaina. Nafarroa hegoaldeko pasta, arroza, kontserbak eta beste hainbat produktuz osatutako hiru saski eska daitezke errigora.eus webgunean eta ohiko lekuetan. Azaroan 11ra arte egonen da eskaerak egiteko epea zabalik. Xanti Kiroga koordinatzailea elkarrizketatu dugu.

Saski beltza, produktu ekologikoz osatutako berdea edo gutiziaz osatutako zuria daude aukeran, 55, 65 eta 75 eurotan, hurrenez hurren. Nafarroa hegoaldeko ekoizle txikiak bultzatzeaz gain, zonalde hartan euskara sustatzea ere bada proiektuaren asmoa. Kanpainako irabazien %25 euskalgintzara bideratuko da. Eskaerak webgunean edo ondoko telefonoan egin daitezke: 848 87 12 23.