Hildako bat N-121-A errepidean gertatutako istripu batean

Amezti.eus 2021ko urr. 15a, 14:18

2020ko abuztuaren 31n Lantzen izandako istripuaren irudia. Kamio eta auto baten arteko talka izan zen baina orduan guztiek zauri arinak izan zituzten.

Diario de Noticias egunkariak argitaratu duenez, pertsona bat hil da auto eta kamioi baten arteko talka baten ondorioz. Hildakoa autoko gidaria litzateke eta kamioian zihoazen bi pertsonak onik atera dira.

Burutaingo terminoan izan da istripua, N-121-A errepidean, Ostizerako sahiesbidetik gertu. Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre egin dute talka, eta, ondorioz, autoa gidatzen zuen pertsona hil egin da. Iruñeko 31 urteko gizona da hildakoa. Kamioian bi pertsona zihoazen eta biak onik atera dira Diario de Noticias egunkarian esan dutenez.

Errepidea moztuta dago eta Foruzaingoak trafikoa A-15 errepidetik desbideratzen ari da. Istripua 11:45ean izan da.

Askotan salatu denez, azkenaldian N-121-A plataformatik bereziki, errepide hori Nafarroako istripu gehien biltzen dituena litzateke. Pasa den urtean bost pertsona hil ziren lau istripu ezberdinetan. 2009tik hona, 41 pertsona hil dira 31 istripuetan, plataformak salatzen duenez, eta horietatik 21etan kamioi bat ere bazegoen inplikaturik.