Elkarrizketa

Landa eremuko emakumeen egunaren harira, ekimenak eskualdean

Amezti.eus 2021ko urr. 13a, 12:23

Urriaren 15ean Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta hainbat ekimen antolatu dituzte Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatetik, Irelarre Elkartearekin, Atezko eta Anueko udalekin eta Cederna Garalurrekin elkarlanean. Amaia Paz Vallejo berdintasun teknikaria elkarrizketatu dugu.

Lehen ekimena urriaren 10ean izan zen, Cholitas pelikularen proiekzioa izan zuten egun horretan Anueko Udalean. Pelikula hori bera botako dute urriaren 19an Erasoko zine klubean eta urriaren 22an Larraintzarko Gizarte Etxean. Horrez gain, gaur arratsaldean emakumeen topaketa ere eginen dute Eritzeko Kultur Eskolan. 16:30etatik 18:30etara baratzeko produktuekin kontserbak egiten ikasiko dute bertan parte hartzen dutenek.