Igandea izanen da egun handia, bai, ohiko erakusketa eta salmentarekin, eta horretaz gain, eskulanak, dantzak, herri kirolak, eta zozketak izanen direlako. Hemen, egitaraua osorik:
Baina, aurretik, hitzordu gehiago izanen ditugu. Ostiralean onddo medizinalen inguruko hitzaldia izanen da Larraintzarko Bentan, 19:00etan. Raul Frailek eskainiko du hitzaldia, "Gure basoetako onddo sendagarriak eta haien aplikazio praktikoak" izenburupean. Raul Fraile, Baso Ingeniari, mikologo eta fitoterapeuta da.
Gainera, larunbatean, urriaren 16an, hainbat irteera izanen dira, onddoak ezagutzeko, bakarka edo familian; eta, aurten, nobedade bezala irteera mikofotografikoa.
Bukatzeko, asteburu osoan aukera izanen da Ultzamako taberna eta ostatuetan onddoekin egindako pintxoak dastatzeko. Hori eginez, zaporeaz disfrutatzeaz gain, zozketan parte hartzeko aukera ere izanen dugu.