2021/10/09 17:00

Ultzamako kirolaren eguna

Ultzamako kirolaren eguna
Larraintzarko pilotalekua, Ultzama

Larraintzarko pilotalekuan, bailarako pilotari gazteen (Irati Gerediain, Zelai Sarratea, Garoa Hernandez eta Mirari Iturralde) arteko pilota jaialdia izango da. Ondoren, binakako pilota partida profesional bat jokatuko dute Irantzu Etxebestek eta Naroa Elizaldek, alde batetik, eta Amaia Aldareguiak eta Oihana Orbegozok, bestetik.


Pilota jaialdiaren ostean, Larraintzarko pilotalekuan bertan, 19: 00etatik aurrera, NafarroakoTrontza Txapelketa Mistoaren finala jokatuko da.