Elkarrizketa

Ultzamako euskarazko irakurle taldea, kide berriei irekita

Amezti.eus 2021ko urr. 6a, 13:42

Ultzamako Euskaraz gara irakurle taldeko Puri Etxeberriarekin bildu gara gaurko irratsaioren lehen zatian. Iaz abiatu zuten Ultzaman euskarazko irakurle taldea, eta hainbat liburu irakurri dituzte denbora tarte honetan.

Ikasturte berriarekin batera, berriz ere biltzen hasiko da taldea. Irakurzale guztiei bertara hurbiltzeko gonbidapena egin diete. Horretarako, Ultzamako Liburutegira deitzearekin nahikoa da, 948 30 67 47 telefono zenbakira.