Nafarroa Arenan deitu dituzte bi kontzentrazioak. Lehena bihar, urriaren 6an, izanen da goizeko 8:30etatik 10:00ak bitartean. Eta, bigarrena, ostegunean (urriaren 7an) arratsaldeko 17:30etatik 20:00ak arte. Hain zuzen ere, bertan antolatu da Trantsizio ekologikorako industriaren nazioarteko II. kongresua, eta, "merezi duen ongietorria" eman nahi diote.
Kontzentrazioez gain, #BerriztagarriakBaiHonelaEz jardunaldi alternatiboak ere antolatu ditu Haize Berriak aste honetan. Bertan, adituen laguntzarekin batera, trantsizio justu eta demokratiko batera nola jo aztertuko dute. Lehenengo hitzaldia atzo izan zen, eta bigarrena bihar, asteazkena, izanen da Kondestable Jauregian, Iruñean, 18:30ean. Sarrera librea da edukiera bete arte, eta internet bidez ere jarraitu daiteke hurrengo estekan:
https://www.youtube.com/watch?v=vkMDGxqS_V4
Albiste astea da Parke Eolikoei dagokionez, izan ere eta bestalde, atzo bukatu zen helegiteak aurkezteko epea. 2000tik gora bildu dira: bost udalek, 27 kontzejuk, eta Sustrai edo Haize Berriak plataformek aurkeztu dituzte, hainbat herritarrez gain. Gogoratu, gurean, Etsainen aurreikusten dela Parke Eolikoetako bat, bertan, 200 metroko bederatzi errota jartzea proposatzen da behin behinean onartutako aurreproiektuan.