Etxeberriak Danel Elezkano aurretik izan zuen partida gehiena, hasieran alde frankorekin gainera, pilotari zenoztarraren hutsak aprobetxatu baizituen bizkaitarrak. Partida erdian 13 eta 5 adierazten zuen markagailuak, Elezkanoren alde.
Ordutik aurrera, ordea, Etxeberriak buru lan handia egin zuen eta egoerari buelta ematea lortu zuen, 16 eta 15ean ere kokatzea lortu zuelarik, lehiakidearen oso gertutik. Partida aurrera egin zuen baina, eta 20 eta 15era aurreratu zitzaion Elezkanok Etxeberriari. Hain zuzen ere hortik aurrera aldatu zen dena, Elezkanok ez zuen lortu lana burutzea, eta tantoz tanto 20 eta 22 irabazi zion Peio Etxeberria ultzamarrak.
Garaipen honekin Lau t'erdiko final laurdenetara pasatzea lortu du Peio Etxeberriak. Larunbatean, urriaren 9an, Balmasedan jokatuko da Bengoetxea VI.aren aurka.