Elkarrizketa

Alexandre Pedrós saria jaso du Igoako Ander Iraizotz ikerlariak

Amezti.eus 2021ko urr. 5a, 10:38

Basaburuko seme den Ander Iraizotz ikerlariak Alexandre Pedrós saria jaso zuen udan. Ekonomia Publikoko XXVIII. Topaketetan 40 urtetik beherako ikertzaileei zuzendutako saria da hori, Societat Economica Barcelonesa d'Amics del Pais-ek ematen duena.

Iraizotzekin elkartu gara pentsio sistemaren inguruko bere ikerketari buruz gehiago jakiteko. Parisen bizi da azken urteotan, han ari baita doktoretza egiten. Bertako bizitzaz ere galdetu diogu gazte igoarrari.