2021/10/29 19:00

Antzerkia

Antzerkia: Buah txabal!

Antzerkia: Buah txabal!
Larraintzarko Bentan, Ultzama

Garikoitz Kortabitarte goitizenez "Beti" hogei urteko gazte bat da. Beti lokalean sartuta egoten delako jarri diote goitizena. Bart, salpuespen bezala, herrira atera da parrandara eta mugikorra galdu du. Drama hori kontatuko digu Garikoitzek. Baita euskararekin duen harreman gatazkatsua eta lokaletako gazteen inguruko topikoei buruz hitz eginen digu ere. Unai Iturriagak idatzia eta Jon Zubiagak antzeztua.