Elkarrizketa

Larunbatean hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Izaban

Amezti.eus 2021ko ira. 30a, 10:29

Larunbarean, urriaren 2an, hasiko da Nafarroako 2021eko Bertsolari Txapelketa, Izaban. Aurrekanporaketaren ondoren, 24 bertsolari ariko dira txapela lortzeko lehian, tartean gure eskualdeko seme diren Endika Legarra eta Sahats Aleman. Ander Perez bertsozale elkarteko koordinatzailea elkarrizketatu dugu.

Saio guztietako sarrerak eskuragarri daude honezkero bertsosarrerak.eus webgunean. Zortzi bertsolari iritsiko dira Anaitasunako finalera, eta bakar batek jantziko du txapela. Harekin batera, hurrengo Bertsolari Txapelketa Nagusirako beste lau ordezkari nafarrak hautatzeko ere balioko du txapelketak.

 

Esan Erran irratiko Egun Ero irratsaioan txapelketa jarraituko dugu, eta horretarako, saio batzuetan Joana Ziganda bertsolari oskoztarraren laguntza izanen dugu, jarraitutako saioen kronika eginen baitigu.