Elkarrizketa

Joseba Irazoki: "Lagunekin egin dudan diskorik esperimentala da azken hau"

Amezti.eus 2021ko ira. 29a, 12:06

III izeneko diska kaleratu berri du Joseba Irazoki musikari beratarrak, eta ostiral honetan Larraintzarko zentro zibikoan kontzertua eskainiko duela aprobetxatuz, elkarrizketa egiteko aprobetxatu dugu Esan Erranen.

Joseba Irazoki eta Lagunak proiektuaren baitan atera du diskoa, eta aurrekoekin alderatuta zertxobait esperimentalxegoa dela kontatu digu elkarrizketan.

Konfinamenduan hasi zen diska honetako kantak sortzen Irazoki, eta ekainera arte egon da sormen-lanetan. Ostiral honetan bakarka egonen da Larraintzarren, baina doinu berrietako zenbait jotzeko aprobetxatu du.

Erlazionatuak

Kontzertua: Joseba Irazoki

Amezti.eus 2021 ira 28 Ultzama