Ibilaldia 5 kilometroko 76 zatitan banatu dute, eta parte hartzeko bonoa erosi daiteke bost eurotan.
Anuen Aritzuko Juantxok ditu bonoak salgai; Odietan, Ziro; Atetzen, Josetxo; eta, Ultzaman, berriz, Nikasiok. Basaburuan eta Imotzen, aldiz ,Zapatari enkargatu da bonoak banatzen; eta, Basaburuan banatuta daude: Mikel Oltzak, Josuk;Jorgek, Azpikotxek eta Oierrek dituzte bonoak salgai.
Goizeko 3:00etatik 4:00ak bitartean Ultzamatik pasako da. Horregatik, parte hartzaileek Auzan elkartuko dira 2:30ean. Basaburutik eta Imoztik 4:00etatik 5:00ak bitartean igaroko da. Jauntsaratsen elkartuko dira, Udaletxean, 3:30ean.