4'48''ko denborarekin izan ziren kanporaketako lehenak. Ondorengo bikoteak sei segundo gehiagotan bete zituen lanak: Irune Biurrun eta Daniel Saldias. Guztira hamaika bikote parte hartu zuten eta lehenengo laurak sailkatu dira finalerako, lehenengo bi bikoteen atzetik Sela eta Jesus Goñi (5'05'') eta Olatz Altuna eta Josu Elizalde (5'47'').
Finala urriaren 9an izanen da gure eskualdean, hain zuzen ere Ultzaman, Larraintzarren. Beraz, Iraizozek eta Barberenak etxean txapela eramateko gai izatea espero dugu.
Final horretan izanen dira aipatutako lau bikoteak. Segundo batera bakarrik gelditu ziren kanpo Lur Gil, Esan Erraneko eta Pulunpeko kazetari ohia, eta Saioa Izura.