Eskualdera iritsi zen atzo AEKko bizidekarra

Amezti.eus 2021ko ira. 24a, 10:35

AEK matrikulazio kanpainian da eta herritarrak euskara ikastera animatzeko bizidekarra bizikleta Euskal Herria osoan barna dabil. Atzo, Ultzaman, Anuen eta Atetzen izan zen, eta hemen dituzue irudiak.

11:00etan izan zen Larraintzarren, eta, ondoren, 17:00etan eta 19:00etan Olaguen eta Eritzen ibili zuten. Han bildu ziren hainbat herritar, ume, eta euskara klaseko ikasle zenbait. Argazkiak bidali dizkigute eta hemen dituzue ikusteko.

AEKn izena emateko epea zabalik da irailaren 27ra arte, nahiz eta ikasturtean zehar epe hori ez da ixten eta beti dago aukera izena emateko. Hain zuzen ere Larraintzarren, Olaguen eta Eritzen izaten dira klaseak. Odietatik ere Ultzamako taldean ikasten dute.

Izena emateko: 948 60 47 04 eta 607 622 102 telefonoetan edo larraun@aek.eus helbidean. Aurtengoan ere maila guztiak eskainiko dituzte modu desberdinetan: aurrez aurreko klaseak, autoikaskuntza nahiz online eskaintza izanen dute. Gainera, Nafarroako Gobernuaren eta Udalerrien diru-laguntzak jasotzen dituztenez, ikasleen matrikularen zati bat horien bidez ordaintzen da. Informazio eta xehetasun guztiak aek.eus webgunean daude eskuragarri.