Elkarrizketa

Zabalik da Imozko eta Basaburuko IKA euskaltegian izena emateko epea

Amezti.eus 2021ko ira. 23a, 12:03

Irailaren 30a arte egonen da Imozko eta Basaburuko IKA euskaltegian izena emateko epea zabalik. Beranduago matrikulatzeko aukera ere izanen da, dena den. Iraia Ceballos gure eskualdeko IKAko arduraduna elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioan.

Maila guztiak emanen dituzte aurtengo ikasturtean ere, eta ikasleen beharretara egokituko dira klaseak non eta noiz eman erabakitzeko. Etxalekun (Imotz), Aizarotzen (Basaburua) edo bietan emanen dituzte klaseak. Arduradunak gogorarazi duenez, urtero bezala, euskara ikasteko Nafarroako Gobernuaren eta Udalen diru-laguntzak aurten ere izanen dira.

Informazio gehiagorako edo klaseetan izena emateko 948 610 776 telefonora dei daiteke, edo leitza@ikaeuskaltegiak.eus helbidera idatzi.