Gurea bezalako zonalde baterako, landa eremuan, os albiste ona da, hamalau ume izanen dira Ttikiena haur eskolan ikasturte honetan, Amaia Legarra zuzendariak baieztatzen zigunez: "oso pozik gaude, bigarren unitatea onartu ziguten abuztuan, eta hirugarren hezitzaile bat sartu da. Hamahiru daude, honezkero, eta urtarrilean hamalau ume izanen dira".
Lau pasa den urtean sartu eta aurten jarraituko dute, eta, bederatzi, berriak dira. Zazpi Basaburukoak dira, lau Imotzetik datoz, eta bi Irurtzundik. Adinari dagokionez, hiruk 2 urte bete dituzte; beste hiruk, urte eta erdi; eta, zazpi orain urtea betetzen ari dira. Azaroan jaiotakoa da txikiena, eta, urtarrilean sartuko dena orduan beteko du urtea.