elkarrizketa

Irailaren 27 arte egonen da eskualdeko AEKn izena emateko aukera

Amezti.eus 2021ko ira. 21a, 11:49

Olaguen (Anue), Larraintzarren (Ultzama) eta Eritzen (Atetz) aterako ditu aurten ere AEKk taldeak. Irailaren 27a arte egonen da euskaltegian izena emateko aukera, 948 60 47 04 eta 607 622 102 telefonoetan edo larraun@aek.eus helbidean.

Aurtengoan ere maila guztiak eskainiko dituzte modu desberdinetan: aurrez aurreko klaseak, autoikaskuntza nahiz online eskaintza izanen dute. Gainera, Nafarroako Gobernuaren eta Udalerrien diru-laguntzak jasotzen dituztenez, ikasleen matrikularen zati bat horien bidez ordaintzen da. Informazio eta xehetasun guztiak aek.eus webgunean daude eskuragarri.

Bestetik, AEKren inguruko informazioa emateko Euskal Herri osotik barna dabilen bizikletak eskualdea zeharkatuko du ostegun honetan:  goizeko 11:00etan Larraintzarren izanen da herritarren galdera eta zalantzak argitzeko, 17:00etan Olaguen, eta Eritzen 19:00etan.