Kirol jardueratan izena emateko epea zabalik, irailaren 30era arte

Amezti.eus 2021ko ira. 20a, 13:57
Pilates. Irudia: cuerpomente.com

Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak kirol jardueren eskaintza zabaldu du. Izena emteko epea irailaren 30a arte.

Eskualdeko bailara guztietan dituzue hainbat jarduera aukeran: umeentzako zirkoa, pilates, yoga, dantza, martxa nordikoa, futbola, esku pilota, besteak beste. Eskualdeko herritarrez gain, kanpoan erroldatutakoak ere izena eman dezakete, baina, beti bezala, merkeagoak izanen dira bertakoendako.

Jarduerak urriaren 4an hasiko dira, eta izena emateko epea irailaren 30era arte izanen da zabalik. Informazio guztia eta izena emateko aukera hurrengo webgunean aurkituko duzue: https://ugzm.eus/eu/activities
Gainera, arazorik balego, ultzamakirolak@gmail.com helbidera idatzi dezakezue edo 655 758 464 telefonora deitu.

Bestetik, kirol jardueraz gain, ikasturte honetako ikastaroetan eta tailerretan ere izena emateko epea zabalik da, irailaren 30ra arte. Hemen duzue aurtengo eskaintza eta formularioa.