Irailaren 18tik azaroaren 3ra arte iraungo du ikastaroak eta erdia aurrez aurrekoa izanen da, irteraldi praktikoekin, eta beste erdia bideokonferentziaz. Klaseak, asteazkenetan, 19:00etatik 20:30etara bitartean; eta, irteraldiak larunbat goizetan izanen dira. Osotara, 5 irteraldi eta bideokonferentziazko 6 klase.
Onddoak zer diren, zizak identifikatzen, toxikologia eta gastronomia -guztietan oinarrizkoa- irakatsiko da, besteak beste.
Gainera, ikastaroa amaitzeko, aukerazko jardunaldi gastronomiko bat ere eginen dute: azaroaren 13an izanen da, 9:30etatik 12:30ak arte iraungo duen irteraldi batekin, ondoren, zizak prestatzeko eta jateko aukerarekin.
Ikastaroa 33 ordukoa izanen da, eta 160 eurotan parkearen abonoa ez dutenentzat. Abonatuendako 130 eurotan izanen da.
Webgunean duzue informazio guztia: https://parquemicologicoultzama.com/es/eventos/24
Ultzamako udalak eta parkearen kudeatzaile berria den Uxama elkartea dira antolatzaileak.