Larraintzar eta Nafarroako eskupilota omendu du Antiguako Pilota Txapelketak

Amezti.eus 2021ko abu. 12a, 13:11

Asteartean abiatu zen Donostiako Antiguako Pilota Txapelketa. Eta, Nafarroako eskupilota eta Larraintzarko frontoia eta pilota omentzeko, bertatik eman zioten hasiera txapelketari.

Txapelketaren 73. edizioa da, eta Larraintzarko frontoiak 100 urte bete dituenez, eta Julian Lajosek duela 50 urte eskuratu zuenez bere eskuz banakako lehenengo txapela, Retegi I irabazita, Larraintzarren abiatu dute txapelketa aurten. Gainera, bide batez, Antiguako Pilotazaleak elkarteak Nafarroako eskupilota omendu nahi izan du horrela, lehiaketan urteetan parte hartu izan duten pilotari nafartar guztiengatik.

Horrela, Toki Alaien izandako bi partiden artean, Antiguako Pilotazaleak elkarteak Larraintzarko herriari eta Nafarroako Pilota Federazioari opari bat eskaini zion. Aldi berean, Larraintzarko herriak auzokidea den Andoni Gaskue pilotari gazteari txapela bat oparitu zion; eta, Julian Lajosen familiak beste txapela bat ere jaso zuen Nafarroako Kirol Institutotik. Bukatzeko, Antiguako Pilotazaleak elkarteak berak oparia jaso zuen Larraintzarko herriarengandik.

Jardunaldian bi partida izan ziren, biak oso lehiatuak. Lehenengoan, De la Fuente eta Iztuetak osatutako bikotea irabazi zuen, 22 eta 18, Unai Alberdi eta Morgaetxebarriaren aurka. Bigarren partidan, elite mailakoan, Mata eta Aizpuru gailendu ziren Murua eta Aldaberen kontra, 22 eta 21.

Hemen ikusi ditzazkezue irudiak.