Hamar kirolari arituko dira II. mailako aizkora kanporaketan: Patxi Mindegia, Goizeder Belza, Oier Larretxea, Xuban Kañamares, Emilio Garcia, Mikel Indakotxea, Ibai Soroa, Jesus Etxeberria, Jon Telleria eta Txomin Amundarain. Bi kanaerdiko eta 60 ontzako enbor bat moztu beharko dituzte, eta lehen bost sailkatuak finalera pasatuko dira.
Emakumezkoen Trontza Txapelketan, berriz, 45 ontzako enborrean 10 epai moztu beharko dituzte. Eltsoko Ainhoa eta Maria Iraizotz ahizpak bost bikote izanen dituzte aurrez aurre: Alaitz Olano eta Olatz altuna, Irune Biurrun eta Lucia Etxeberria, Saioa Izura eta Oihane Ganuza, Amaia Elizondo eta Andrea Goñi, eta Nerea Huarte eta Uxue Rodriguez.