Ainhoa Iraizotz, Nafarroako Lokotx Biltze txapelketako garaile

Amezti.eus 2021ko abu. 9a, 10:03

Igandean jokatu ziren Donezteben Nafarroako Arpana, Orga eta Lokotx Biltze txapelketak. Ainhoa Iraizotz eltsoarra izan zen emakumezkoen lokotx biltzean txapeldun.

Iaz Euskadiko txapelketa irabaztea lortu bazuen ere, Nafarroako txapela eskuratu duen lehen aldia izan du Iraizotzek.  7.38 minutuan bildu zituen 1,25 metrora jarritako 50 lokotxak kirolari ultzamarrak. Hauek izan ziren emaitzak:

Ainhoa Iraizotz: 7.38

Ainhoa Etxegarai: 7.46

Maika Ariztegi: 7.59

Sara Zapata: 8.09

Lucia Etxeberria: 8.27