Hemen da Orgiko III. Ipuin-kontalari jaialdia

Amezti.eus 2021ko abu. 6a, 10:39

Azken udetan bezala, aurtengoan ere ipuin-kontalari jaialdia antolatu dute Orgiko basoan. Abuztuaren 7an hasiko da jaialdia, eta irailaren 25a arte luzatuko da. Tartean kontzertuak ere eginen dituzte. Ultzama Fundazioak Lizasoko Kontzejuaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin antolatu du ekimena.

Larunbatero eta igandero izanen dira ipuin kontalariak Orgiko basoan abuztu eta irailean zehar. Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez izanen dira saioak, eta eguerdiko 12:00etan hasiko dira beti. Aparkalekua ordaindu beharko da baina sarrera doakoa izanen da. Hauxe izanen da ipuin-kontalarien programazioa:

  • Abuztuak 7: Pablo del Mundillo (gazt.)
  • Abuztuak 8: Xabier Artieda (eusk.)
  • Abuztuak 14: Inés Bengoa (eusk.)
  • Abuztuak 15: Pablo del Mundillo (gazt.)
  • Abuztuak 22: Cristina Martinez (gazt.)
  • Abuztuak 28: Cristina Martinez (gazt.)
  • Abuztuak 29: Adan Redgrove (ing.)
  • Irailakk 5: Adan Redgrove (ing.)
  • Irailak 11: Leyre Arraiza (gazt.)
  • Irailak 12: Jaione Urtasun (eusk.)
  • Irailak 18: Leyre Arraiza (gazt.)
  • Irailak 25: Xabi Flamarique (eusk.)

Kontzertuei dagokionez, berriz, musikari hauexek izanen dira Orgiko basoan iraileko asteburu desberdinetan:

  • Irailak 4: Izaro
  • Irailak 11: Idoia Asurmendi
  • Irailak 18: Jo&Swiss Knife
  • Irailak 25: Gregario de Luxe

Parkina ordaindu beharko da kontzertuen sarrerak lortzeko. Informazio eta xehetasun guztiak Ultzamako Baserri Eskolaren webgunean aurkituko dituzue.