Mendialdeko Elikadura Mahaia sortu dute

Amezti.eus 2021ko abu. 5a, 10:11

Elikadura sistemarekin lotutako gaiak lantzeko, Mendialdeko Elikadura Mahaia sortu dute eskualde horretako hainbat eragilek. Cederna Garalur landa garapenerako elkartea, eskualdeko udal ordezkariak,  Habelarte Mendialdeko baserritarren elkartea eta Leitzako Kontsumo Taldea daude, momentuz, talde eragilean.

Mahai sortu berritik jakinarazi dutenez, eskualde zabaleko merkatari eta ostalariekin, Plazaola Partzuergoarekin eta bestelako eragileekin elkartzea da haien asmoa. Hilabetero ari dira biltzen, eta momentuz, bi bilera egin dituzte. Hurrengo hilabeteetan izanen dugu ekimenaren inguruko informazio gehiago.