Lokotx biltze txapelketa jokatuko du igandean Ainhoa Iraizotzek

Amezti.eus 2021ko abu. 3a, 10:56

Uztailaren 10ean zituzten jokatzekoak lokotx biltze, orga joko eta arpana txapelketetako finalak Donezteben. Koronabirusaren inzidentzia tasa altua zela eta, atzeratu egin behar izan zuten txapelketa, eta azkenean, igande honetan jokatuko da, abuztuaren 8an. Ainhoa Iraizotz eltsoarra lokotx biltzen arituko da.

Eguraldi ona eginez gero, Doneztebeko Bear Zana Plazan jokatuko dira finalak, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Euria egiten badu, berriz, Ezkurrako pilotalekura mugituko dute ekimena.

Bost aurkari izanen ditu Iraizotzek lokotx biltze txapelketan: Irune Biurrun, Ainhoa Etxegarai, Maika Ariztegi, Sara Zapata eta Lucia Etxeberria, eta 1,25 metrora jarritako 50 lokotx bildu beharko dituzte igandeko saioan. Iaz bigarren postua eskuratu zuen Nafarroako Txapelketan Eltsoko kirolariak. Euskadikoan, berriz, txapeldun izan zen ultzamarra. Ea Nafarroakoa eskuratzerik baduen igande honetan!