Gizonezkoen Iruñerriko txirrindularitza itzulia, gurean

Amezti.eus 2021ko uzt. 30a, 12:21

Eskualdea zeharkatuko du gizonezkoen XXXV. Iruñerriko Itzulia gaur arratsaldean. Emakumezkoena astelehenean pasatu zen hemendik, eta gizonezkoek bide berdina eginen dute gaur, hirugarren eta azken etapan. 17:21ean inguruan sartuko dira Ostiztik.

Emakumezkoek astelehenan egin bezala, Iruñetik abiatuko da gizonezkoen azken etapa 17:00etan eta N-121-A errepidetik Ostizko sarrera hartuko du 17:21an. Ondoren, Erripa, Odietako Latasa, Lizaso, Larraintzar, Auza, Ilarregi, Jauntsarats, Etxaleku, Oskotz eta Muskitz zeharkatuko ditu Ziatik jarraitzeko. Honetan ere sprint berezia izanen da Jauntsaratsen 17:53 inguruan.

Asteazkenean hasi zen gizonezkoen XXXV. edizioa, eta gaur bukatuko da. Helmuga Redinen izanen da 19:00etan. Osotara 82,82 kilometro egin dituzte hiru etapatan. Galaria industriagunetik atera, Aranguren zeharkatu eta Mutiloan bukatu zen lehenengo etapa, asteazkenean. Ostegunean Otxagabian izan zuen irteera eta helmuga, Erronkari eta Salazar zeharkatuta tartean. Eta gaur izanen da hirugarren eta azken etapa.

Emakumezkoen lehenengo edizioa astelehenean eta asteartean burutu zen eta Nahia Imaz altsasuarrak irabazi zuen lehenengo etapa baina Laia Puigdefabregas, nafartarra eta Imaz bezala Ermitagaña taldekoa, izan zen itzuliaren irabazlea.