Ultzamako EH Bildu baikor agertu da epaiarekin, eta salatu du "plantaren egoera bideraezina eta prozesu judizial guztiak Agrupación Ultzamak sortu, sustatu eta kudeatutako instalazioarengatik" pairatu behar izan dituela egungo Udalak, eta gaitzetsi du "porrot tekniko eta ekonomikoaren ondorioak" ere ekimenarekin zerikusirik izan ez duen udal gobernuak kudeatu behar izan dituela.