Sari bikainak izanen dira hiru argazki onenen egileendako: 300 eurokoa izanen da lehen saria, 200 eurokoa bigarrena, eta 100 eurokoa hirugarrena.
Parte hartzaile bakoitzak gehienez ere bi fotografia aurkez ditzake, eta lan guztiak saritu gabeak eta jatorrizkoak behar dute izan. Gaiari dagokionez, gure eskualdearekin lotura duten argazkiak izan beharko dira, baina paisaia hutsa jasotzen duten argazkirik ez da onartuko. Festa, lana, kirola, ibilaldiak... edozein motako jarduerak izan daitezke, baina paisaiaz haragoko zerbait jaso beharko dute argazkiek.
Formatua librea izanen da, koloretan edo txuri-beltzean aurkez daitezke lanak, eta ondoko lekuetan utzi beharko dira: Larraintzarko Bentazaharrean, Jauntsarasko Apeztegiberrin edo posta bidez Esan Erran irratira bidalita. Helbidea, hauxe:
Esan Erran Irratia
Udaletxea, bigarren estaia
31866 Jauntsarats (Basaburua)
Ondoko dokumentuan ikus daitezke lehiaketako baldintza eta xehetasun guztiak.
Animatu eta parte hartu!