Elkarrizketa

Garagardoa egiten ikasiko dute gaur mintzakide taldekoek

Amezti.eus 2021ko eka. 22a, 10:29

Ultzamaldeko mintzakide taldeak antolatuta, garagardogintza tailerra izanen dute gaur arratsaldeko 18:00etan Erason, Zaparen etxolan. Berueteko Iban Pascual izanen da saioaren gidaria, eta gaurko irratsaioan elkarrizketa egiteko aprobetxatu dugu. Kimaketa eta sendabelarren tailerrak egin izan dituzte aurretik mintzakide taldeek, eta partaideek euskaraz egitea dute helburu saiook.