Elkarrizketa

N-121A plataforma osatu dute hainbat eskualdetako herritarrek

Amezti.eus 2021ko eka. 21a, 10:34

Nazioarteko ibilbideak egiten dituzten kamioiak A-15 autobidera desbideratzea eskatzeko, N-121A Plataforman batu dira errepideak eragiten dien hainbat eskualdetako herritarrak. 3.000 herritar inguru daude honezkero plataforman, eta asteazken honetan eginen dute aurkezpena Katakraken, 12:00etan. Gainera, sinadurak jasotzen ari dira hurrengo helbidean: https://forms.gle/tKt2Ky3Maz2UXQG39. Arraizko Edurne Barberena plataformako kidea elkarrizketatu dugu gaurko saioan.