Haize Berriak antolatutako ultrakorrikan izena emateko aukera, zabalik

Amezti.eus 2021ko eka. 16a, 13:30

Ekainaren 26an eta 27an izanen da 165 kilometroko ultrakorrika, SACYR enpresak 200 metroko haize errotak jarri nahi dituen tokien edertasuna erakustea du helburu, eta ekainaren 26an Odieta zeharkatuko du. Parte hartuz edo kilometro sinbolikoak erosiz lagundu daiteke.

Roberto Pascual 'Paski' korrikalariak gidatuta, 165 kilometro eginen dira korrika, 40 ordutan. Bestelako eredu energetiko baten alde lan egiten duen Haize Berriak plataformak antolatu du parke eolikoak eragingo lukeen mendiak eta basoak zeharkatzeko, "arriskuan dauden tokien edertasuna erakusteko".

SACYR enpresak eraiki nahi duen parke eolikoaren haize errotak Nafarroako Iparraldeko hainbat bailaretako mendietan jarri nahi dira, haien artean Odietan eta Anuen. Gainontzekoak hurrengo hauek dira: Esteribar, Ezkabarte, Xulapain, Olaibar, Erro, Eguesibar eta Arriasgoiti.

Horiek guztiak zeharkatuko dira. Antxoritzen (Esteribar) hasi eta bertan amaituko da.

Gure eskualdea larunbatean, 26an, zeharkatuko du:

- Anotz, 8:15ean

-Mendurro, 9:05ean

- Nabaz, 9:30ean

- Aldaun, 10:05ean

- San Urbano, 10:25ean

- Txutxurro, 10:40ean

- Anotzibar, 11:00etan.

Hainbat modutan lagundu daiteke: Ultrakorrikan izena eman eta Paskirekin ibilbidea osatzen, kilometro sinbolikoak erosiz, edo bidera gerturatu eta animatuz.

Ibilbidearen eta Ultrakorrikaren nformazio guztia eta kilometroak erosteko: https://mendimartxaknafarroa.org/consigue-tu-kilometro/

Korrikan izena emateko: https://www.herrikrosa.eus/RealizarInscripcion.asp?carrera=809&idi=EU