Peio Etxeberria, promoziozko buruz buruko txapelduna

Amezti.eus 2021ko eka. 7a, 12:44
Peio Etxeberria, Larraintzarren debutatu zueneko argazkia, 2017ko azaroaren 3an

Larunbatean jokatu zuen finala, Egiguren V.aren aurka, eta espero bezala, Zenotzera eraman zuen txapela, 22 eta 7 irabaziz.

Partida menperatu zuen denbora guztian eta azkenean 22 eta 7 irabazi zion Azpeitiako Julen Egigureni. Hala espero zuten aditu guztiek, eta presioa altua zen arren, bera lana bikain bete zuen Etxeberriak. Garaipenak toki bat ziurtatzen dio lehen mailako hurrengo buruz burukoan.

Hain zuzen ere, askok espero zuten lehen mailakoan arituko zela aurten, baina enpresak azkenean Rezusta atzelaria sartu zuen eta Peio Etxeberria kanpoan gelditu zen. Promoziozkoan irabazteko faboritoa zen eta iragarritakoa bete zen larunbatean Labriten.

Egigurenek, dena den, nolabait eutsi egin zion partidaren lehenengo zatiari, baina menperatuta jokatu zen denbora guztian eta Peio Etxeberriak ez zion aukerarik eman, oso atzean jokatzera derrigortu bait zion eta pilota bizi bizia mantendu baitzuen. Horrela, erraz egin zen txapelarekin zenoztarra. Zorionak!