Elkarrizketa

Kili-kili proiektua abiatu dute Larraintzarko eskolan

Amezti.eus 2021ko eka. 3a, 10:35

Eskolaren eraldaketa bultzatzeko helburuz jaio da Kili-kili proiektua Larraintzarko eskolan. Irakasleek abiatu duten hezkuntza proiektuaren inguruko hausnarketarekin batera, eskolako eraikinaren eta espazio fisikoaren inguruan ere eraldaketa sustatu nahi dute. Edurne Etxeberria kideak azaldu digu zertan ari diren momentu honetan.

Honezkero hainbat ekimen antolatu dituzte ekimenetik. Ultzamako Udaletxeak, irakasleek, guraso elkarteak eta arkitektoek osatzen dute talde motorea, eta apirilean egin zuten komunitatearen aurrean proiektuaren aurkezpena.