Elkarrizketa

Ultzamako igerilekua zabalik izanen da aurtengo udan

Amezti.eus 2021ko mai. 31a, 13:37

Iazko udan itxita egon zen Larraintzarko igerilekua, koronabirusa dela eta beharrezko neurriak betetzeko zailtasunak zeudelako. Aurtengoan, berriz, Udalak instalazioak irekitzeko apustua egin du. Ekainaren 12an hasiko da igerilekuaren denboraldia. Xehetasun guztiak eman dizkigu gaurko irratsaioan Ekaitz Astiz zinegotziak.

Daten, tarifen eta bestelako informazioen inguruko informazio guztia hemen klik eginda aurkituko duzue.