2021/05/28 19:00

Aurkezpenak

Liburu aurkezpena: Naparra. Kasu irekia

Liburu aurkezpena: Naparra. Kasu irekia
Larraintzarko Bentan, Ultzama

Jose Miguel Etxeberria 'Naparra', Komando Autonomoetako militantea, 1980ko ekainaren 11n desagertu zen eta geroztik ez da bere gorpua agertu. Batallón Vasco Español talde ultraeskuindarrak aldarrikatu zuen bere hilketa. Kasuaren kazetaritza ikerketa jasotzen du Jon Alonsoren liburuak eta idazleak berak aurkeztuko du Larraintzarren.