Gradu edo master amaierako lanetarako bekak atera ditu Ultzamako Udalak

Amezti.eus 2021ko mai. 17a, 12:11

Bailararekin eta bertako jendearekin zerikusia duten gradu eta master amaierako lanak finantzatzeko lau beka atera ditu Ultzamako Udalak. Urriaren 1era arte egin daiteke eskaera.

2.200 euro eskaini dizkio programari Ultzamako Udalak, eta beraz, beka bakoitza 550 eurokoa izanen da. 2021-2022 ikasturteko Gradu edo Master ofizialetako ikasleek izanen dute eskaerak egiteko aukera, eta besteak beste, ondoko alderdiak baloratuko dituztela adierazi dute: lanaren originaltasuna eta praktikotasuna, genero-ikuspegia txertatzea edo egileak Ultzaman erroldatuak egotea.

Informazio guztia Ultzamako Udalaren webgunean aurki dezakete interesa dutenek.