Elkarrizketa

14 mendi igoko dituzte larunbatean eskualdean Izan Bidearen ekimenean

Amezti.eus 2021ko mai. 5a, 11:54

Euskal Herri osoan 650 tontor igoko dira larunbat honetan euskal preso eta errefuxiatuen etxeratzea aldarrikatzeko eta urruntze-politika bertan behera uzteko eskatzeko. Gure eskualde zabalean 14 menditara igoko dira herritarrak. Mikel Mundiñano Sareko Nafarroako koordinatzailea elkarrizketatu dugu gaurko irratsaioan, larunbateko ekimenaz.

Nafarroan 200 tontor baino gehiago igoko dira, eta hauek dira gure eskualdeko hitzorduak:

-ANUE: ARTZEKIra igoko dira Olaguetik abiatuta (hitzordua 9:30ean, arduraduna Aritzuko Juantxo)
-ATETZ: ARRALDEGAINAra igoko dira, Aroztegitik abiatuta (hitzordua 10:00etan, arduraduna Josetxo Arriaga)
-BASABURUA: Zazpi tontor eginen dituzte:

          -AITZARBIL, Gorostietatik (hitzordua 8:30ean, arduraduna Xabi Azpirotz)
          -AIZTONDO, Beruetetik (hitzordua 8:30ean, arduraduna Martin Mari)
          -BEGAÑA, Arrarastik (hitzordua 9:30ean, arduraduna Eneko Iurramendi)
          -IREBER, Beruetetik (hitzordua 8:30ean, arduraduna Esther Lakasta)
          -PAGADIANDI, Ihabendik (hitzordua 9:30ean, arduraduna Olatz Dorai)
          -SEANBE, Beruetetik (hitzordua 8:30ean, arduraduna Javier Auza)
          -ZUPERRORI, Beruetetik (hitzordua 8:30ean, arduraduna Oier Legarra)

 -IMOTZ: Bi tontor eginen dituzte:

          -LARRAZPIL, Goldaraztik (hitzordua 9:30ean, arduraduna Javier Goñi)
          -ZARRANTZMENDI, Erasotik (hitzordua 8:30ean, arduraduna Zapatari)
 -ODIETA: TXUTXURROra igoko dira San Urbanoko ermitatik (hitzordua 10:30ean, arduraduna Kike)
 -ULTZAMA: Bi tontor eginen dituzte:

          -ARAÑOTZ, Iraizotik (hitzordua 9:30ean, arduraduna Miren Dorai)
          -SORATXIPI, Gorostietatik (hitzordua 8:30ean, arduraduna Itziar Mariezkurrena)