Elkarrizketa

Ostirala arte egonen da ikusgai 'Sexualitate anitzak' erakusketa

Amezti.eus 2021ko api. 28a, 10:44

Apirila osoan zehar egon da Nafarroako HIESaren Aurkako Batzordearen erakusketa ikusgai Larraintzarko Gizarte Etxean, baina ostiral honetan izanen da azken eguna. Irune Urreisti batzordeko kidea elkarrizketatu dugu gaurko saioan, erakusketaren inguruan.

Askotariko sexu-orientazioari buruzko argazki-erakusketa da Larraintzarren dagoena. Hain zuzen, konfinamendu garaian herritarrei dei egin zieten gaiari lotutako argazkiak bidal zitzaten. Guztira, 37 argazkiko bilduma osatu dute eta herriz herri ari dira mugitzen orain.