Elkarrizketa

Atzeratu egin dute atzo Leitzan egitekoa zen Azoka Ibiltaria

Mendialeko Azoka Ibiltariaren bigarren edizioa atzo zen hastekoa, Leitzako azokarekin. Asteburuan koronabirusarekin jende asko kutsatu eta itxialdian dagoelako, azoka atzeratzea erabaki dute. Ekainaren 6an eginen da Leitzakoa, eta bertan eginen dute Habelarte baserritarren elkartearen aurkezpen ofiziala. Goldarazko Iosu Ollo gaztagileak kontatu digu hurrengo azokak zein izanen diren.