Amaitu da paleta goma eta frontenis txapelketa

Amezti.eus 2021ko api. 12a, 13:00

Asteburuan jokatu ziren aurtengo pala eta frontenis txapelketako finalak Latasan (Imotz). Palako lehen mailan Mugaireko Arizmendi eta Goñi izan ziren txapeldun, bigarren mailan Narbarteko Asiain eta Gaztelumendi, eta nesken frontenis txapelketan Lizarragako eta Etxarri-Aranazko Uxue eta Olaia. 

Hauek izan ziren finaleko emaitzak:

Pala bigarren maila

Gurrea eta Goldaratzena (Lekunberri) 13 - 30  Asiain eta Gaztelu (Narbarte)

Nesken frontenisa

Uxue eta Olaia (Lizarraga / Etxarri-Aranatz) 25 - 18  Izaskun eta Alazne (Narbarte)

Pala lehen maila

Loidi eta Beloki (Andoain) 13 - 30  Arizmendi eta Goñi (Mugaire)