Bi emakume onik atera ziren atzo kamioi bat ondoan irauli ondoren, Larraintzarren

Amezti.eus 2021ko mar. 30a, 10:01
Larraintzarren iraulitako kamioia, Foruzaingoak sare sozialetan argitaratutako argazkia.

77 eta 73 urteko bi emakume izan ziren eta korrika egin behar izan zuten kamioia sahiesteko, Foruzaingoak sare sozialetan jakitera eman zuenez. Kamiolaria ere, 42 urteko gizona, onik atera zen.

NA- 4161 errepidean, Larraintzarren, izan zen ezbeharra, atzo arratsaldean. Bi emakumeetako bat Nafarroako Ospitalera eraman zuten, lasterketan erori zelako eta plaka bat egiteko.

Irudian ikusten denez, bihurgune baten ondoren irauli zen kamioia. Momentu horretan bi emakumeak oinez zihoazen eta korrika egin behar izan zuten kamioia sahiesteko. Eta lortu.

Foruzaingoarekin batera suhiltzaileak ere gerturatu ziren istripuaren tokira eta zer gertatu zen ikertzen ari dira.